viernes, 22 de octubre de 2010


2010-2011 ikasturtea hasia dugu eta hemen gaude berriro gure orri honetan lan egiteko prest. Ikasturte honetan zein irteerak edo aktibitateak egiten ditugunen berri eman nahi dizuegu.
Hasteko, irailean Txuri-Urdin izotz-jauregira joan ginen hotz pixkat pasatzeko eta patinetan hala-hola ibiltzeko (kolpe batzuk ere jaso genituen, ba)
Datorren astean Arotz-Enea barnetegira goaz astelehen, astearte eta asteazkena pasatzera gure bi tutore eta ingeleseko irakaslearekin. Oso ondo pasako dugulakoan gaude.

lunes, 24 de mayo de 2010

lunes, 3 de mayo de 2010

AIAKO HARRIA PARKE NATURALA








AIAKO HARRIA PARKE NATURALA

Aiako Harria ibilbidea PR – GI ibilbidearen zatia da . Gutxi gorabera 10 km dauzka . Ibilbide luzea eta ederra da .Mendizale trebeek gozatzeko aukera izango dute.
Aiako Harria granitozko mendilerroa osatzen duten hiru gailurrek osatzen dute . Eremu honetako natur aberastasunek ibiltaria zorabiatu egingo dute . Gipuzkoako nahiz Nafarroako lurrak zeharkatu beharko dira .


Euskadi osoko granitozko multzo bakarra den hau bere erraz konkista daiteke eta gailur bereziaren gainean kokatuta gaudenean Oarsoaldea, Bidasoaldea, Iparraldeko hainbat lurralde, Nafarrokoak ere eta Bizkairainoko lurraldeak ikus ditzazkegu. Mendi honek hiru konkor modukoak ditu, hiru gailur nagusiak: Hirumugarrieta ( 808 metro ), Txurrumurrru ( 827 metro ) eta Erroilbide ( 829 metro ) .



Jada erromatarrek , Aiako Harriako granitozko mendilerroko barrualdea arakatu zuten zilarraren eta burdinaren bila. Tarteka egon dira haiek sortutako meategiak martxan baina 1995 geroztik parke naturalaren eremuan dago eta bisita gidatuen bitartez ezagutu ditzazkegu

martes, 27 de abril de 2010

OIARTZUNGO ALTXORRA


NATURA
AIAKO HARRIA:
Aiako Harria Gipuzkoako mendi zaharrena dugu.
Aiako Harriaren natura parkea Oiartzun,Irun eta Lesaka(Nafarroa)herrien artean kokatua dago.Beste mendi guztiak ez bezala, ez da sortu orogeniagatik, granitozko intrusio batengatik baizik.
Bertan,bisita izugarriez gozatzeko aukera dago eta horretarako natura parkea bihurtu zuten ,Errenterian dagoan Urdaburu mendiarekin batera .Honekin batera, bertan dagoen landaretza eta animalietaz gozatzeko aukera dugu.
Aiako Harriaren natural parkeak 6.913 hektareako zabalera dauka.


OIARTZUNGO MUSEOAK:
Oiartzunen bi museo daude: Musikaren Museoa eta Luberri.
Luberri fosilen museoa da eta bestea musikarena.
Musika museoa Ergoienen aurkitzen da, bidegorritik gertu. Museo honetan munduko musika tresna guztiak daude.
Luberrin fosil asko daude. Gustatzen bazaizkizu, hurbildu zaitez eta bertako arduraduna den Juanmari Beltranek informazio guztia emango dizu.



ARDITURRI MEATEGIAK:

“400 gizonek 200 urtez ez lituzkete meazulo guztiak zulatuko”.Juan Guillermo Thalacker ingeniariak argitaratu egin zuen esaldi hori,1804 ean Oiatzungo (Gipuzkoa) Arditurriko meatzeak bisitatu ostean.Adierazpen horrek bisitariari Arditurriko meategiaren tamañaz eta berezitasunez jabetzen laguntzen dio.2000 urtez baino gehiagoz,ia etengabe,ustiaturiko iberiar penintsulako meatze bakarrenetakoa izan da.
Gaur egun, bertan, interpretazio zentroa ere badago.
Sartu zaitez Arditurriko meatze handian eta sekulako esperientzia biziko duzu,denbora biziko duzu,denboran zehar bidaiatuz.

lunes, 26 de abril de 2010

AIAKO HARRIAKO ALTXORRA


ARDITURRI


Animatu zaitezte gure herritxora bisitatxo bat egitera, eta Arditurri eta Aiako Harria parke naturala bisitatzera.

Arditurriko meatzeak, Aiako Harria granitozko mendigune ikusgarriaren erdikaldean daude, Oiartzunen.

Burdin aroko gizakiek, garai batean, burdina ateratzen zuten eta , hainbat fabrika edo burniolak kokatu ziren erreken eta ubideen ertzetan bertatik ateratako burnia lantzeko.

Oiartzungo Sein familia hasi zen meatzeak ustiatzen zilarra eta beruna lortzeko. Baina Juan Guillermo Thalacker, ingeniari Alemaniarra, Carlos IV ren aginduz zertan ari ziren ikustera etorri zen.

1902tik 1904 bitartean Bilboko Chavarri Hermanos koinpainiak, Sestaoko labe garaien jabeak, lortu zuen burdina ustiatzeko makina eta trenbide bat eraiki zuten.Gaur egun, ibilbide hau Arditurriko bidegorri bihurtu da eta han ibiltzeko aukera dago.

Arditurriko esparruko jarduera 1984an amaitu zen. Behin betiko itxi aurretik, Arekolanek www.arekolan.com, Historia eta Arkeologiako azterketa eta ikerketa zentroak, prospekzio arkeologiko batzuk egin zituen.

lunes, 19 de abril de 2010

KULTURA


Oiartzungo herrian, euskaraz hitz egiten da, herri euskalduna baita. Gainera Oiartzun herriak  Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN)du.
Oiartzungo festak Xanistebanak izena dute eta bost egunetan zehar izaten dira. Egun horietan jende asko egoten da. Halako egun batean, zezentxoak ekartzen dituzte eta ume asko sartzen dira.
Inauteriak ere ospatzen ditugu. Inauterietan Oiartzungo intxixuak, Aiako Harriko Kataxula kobazulitk jaisten dira. Intxixuak eta sorginak Oiartzungo izaki mitologikoak dira. Intxixuak 1989. urtean hasi ziren jaisten kataxulotik.
Sorginak hitz berezi batzuk dituzte: baga, biga, higa, boga, sega, zahi, zohi, bele, harma, tiro, pum!
Oiartzungo ohitura bat Loriartzun izenako eguna da. Bertan gauza asko saltzen dira baina izenak esaten duen bezala, gehien bat loreak eta landareak daude. Hau bidegorrian zehar egiten da.
Oiartzunen ere birziklatzeko ohitura onak ditugu eta maiatzean zehar modu berri bat jarriko digute: atez-ateko bilketa sistema. Sistema honetan kamioi bat pasako da auzo guztietatik zakarra bilduz.
Aipatu behar dugu ere Oiartzunen hiru museo ditugula: musikarena, Arditurri meategietakoak eta Luberri ikasgune geologikoa.

POPULAZIOA


Oiartzunek 9846 biztanle ditu. Biztanle hauek bailaran zehar daude banatuta hainbat auzoetan: Elizalde, Arragua, Altzibar, Iturriotz, Ergoien, Ugaldetxo, Gurutze eta Karrikan.
Elizalde auzoa handiena da eta bertan 3583 biztanle bizi dira. Arraguak berriz 1482 biztanle ditu, Altzibarrek 1430 biztanle ditu , Iturriotzek 1200 biztanle ditu , Ugaldetxok 1225 biztanle ditu , Ergoienek 908 biztanle ditu eta gainontzeko biztanleak Gurutzen eta Karrikan bizi dira.
Eta herri guztietan bezala biztanle garrantzitsuena udaletxeko alkatea da.
Oiartzunen biztanleria pixkanaka handitzen doa.

lunes, 22 de marzo de 2010

OIARTZUNGO OSAKETA

Oiartzun oso handia da ez dituelako ezta 10.000 biztanle 9073 biztanle ditu.Oiartzun 8 auzoz osaturik dago eta hauek dira:Elizalde,Iturriotz,Ergoien,Gurutze,Karrika,Altzibar,Arragua etaUgaldetxok osatzen dute Oiartzun.

Oiartzun oso berdea da, Mendi asko dauzkalako eta bere mendi garrantzitsuena Aiako Harria da eta 834m ditu,parke naturala da.Oiartzuek zelai askoz osaturik dago,Oiartzun guztia zeharkatzen duen ibai bat dago Oiartzun ibaia izena du.Oiartzunek eskola bat Elizalde izena duena eta Ikastola bat Haurtzaro izena duena, Eliza bat, Kiroldegi bat, pistina ereki eta itxi bat,eta milaka etxe.Oiartzun osoan kutxa batzuk banatu dituzte atez ateko bilketa deitzen dena eta horrekin hobeto reziklatzea espero da.Oiartzun Guipuzkoan dago Orsoaldean Errenteri,Lezo,Pasaia,Donosti eta herri gehiagon ondoan.

OIARTZUN HERRIA

Oiartzun Gipuzkoako ipar ekialdean dago.Oarsoaldeko eskualdean,Errenteria,Pasaia eta Lezorekin batera.Mendiz inguratuta dago,beti ere
Aiako Harriak irudi eta oinarri duela.Oiartzuneko ibai Oiartzun da.
Oiartzunen eta orokorki eskualdearen kokapena guztiz estratejikoa da.
Hemen,Lezo,Errenteria eta Pasaia barnera ditzakegu.Oiartzun naturaren erdi-erdian
dago kokatuta.
Udalerri honek bere garrantzi historikoa du,bere minak orain dela 2000
urtetik ona ustiatuak izan baitira.Aranaren aipamena azaltzen da jada erromatar eta
greziaren garaiko geografi bidatzietan” baskoen lurraldean kokatzen dute herria.
Oiartzun Gipuzkoa Ipar-Ekialdean dago kokatuta dagoen udalerria da Oarsoaldeako eskualdean Errenteria,Pasaia eta Lezorekin batera.Lurralde zabalaren Gipuzkoako
bigarren herritik handiena da,Oinatiren atzetik.Ibaiaren bihotzak Oiartzun ibaiak
zearkatzen du eta herria bere inguruan altxatu dugu.

martes, 16 de marzo de 2010

AIAKO HARRIA PARKE NATURALA


AIAKO HARRIA, OIARTZUNGO ALTXORRA
Aiako Harria Oiartzunen dagoen mendi bat da. 1995. urtean deklaratu zuten Parke Naturala. 837 m altuera ditu eta hiru tontor ditu eta honela izena dute; Hirumugarrieta, Txurrumurru eta Errolbide.
Han daude zuhaitz gehienak haritzak eta pagoak dira. Aiako Harria Parke Naturala. Donostia, Oiartzun, Irun, Errenteria eta Hernani herrietan kokatuta. Errolbide da Aiako Harriako tontor handiena. Aiako Harria Pirinioetako hasiera da.
-Irumugarrieta = 806 m
-Txurrumurru = 821
-Errolbide = 837
Aiako Harria Euskal Herriko mendi zaharrena da, lehenago sumendia zen. Aiako Harria Oiartzun, Irun eta Lesakaren artean kokatuta dago. Aiako Harriaren Natura Parkea 6913 hektareako zabalera dauka.
Bertan bista izugarriaz gozatzeko aukera dago eta horretarako Natura Parkea bihurtu zuten.
ERROLBIDE
Errolbideren gainean, hiru tontorretan bezala, irudi bat dago. Errolbiden suziri bat eta triangelu bat daude. Errolbide hiruetatik handiena da.
TXURRUMURRU
Txurrumurrun berriz, usoaren irudia dago. Txurrumurru hiruetatik ertainena da.
IRUMUGARRIETA
Irumugarrietako irudia gurutze bat da eta danbor bat dira. Irumugarrieta txikiena da.

miércoles, 3 de marzo de 2010

ALBISTEA: AIAKO HARRIA PARKEA HANDITZEKO




"Aiako Harria parke naturala handitzeko prest dago Eusko Jaurlaritza , baina horetarako Donostiako , Hernaniko , Errenteriako , Oiartzungo eta Irungo udalak konbentzitu behar izango dituzte .
Ekologista batzuek parke naturala haunditu nahi dute . Horretarako , pribatuak diren lur sail batzuk erosi nahi dituzte eta horela parke naturalari txertatu."

Albiste hau ikusi genuenean EUSKADIN ZEHAR proiekturako hau izango zela gure gaia aukeratu genuen: AIAKO HARRIA PARKE NATURALA.
Gehiago nahi badezu jakin sakatu hemen

lunes, 1 de marzo de 2010

SARRERA

Kaixo:
Gu Gipuzkoan dagoen Oiartzun izeneko herriko ikasle talde bat gara. Elizalde Herri Eskolan LH 5.maila egiten ari gara eta gure herriak duen altxor bat aurkeztu nahi dizuegu. Hasiera batean Gasteizeko ikastola batekin batera aritu behar genuen programa hau aurrera eramateko baina haiek atzera egin zutenez guk aurrera gure kabuz jarraitzea erabaki dugu.
Aurkeztu nahi dizuegun gure herriko altxorra AIAKO HARRIA PARKE NATURALA da.