martes, 27 de abril de 2010

OIARTZUNGO ALTXORRA


NATURA
AIAKO HARRIA:
Aiako Harria Gipuzkoako mendi zaharrena dugu.
Aiako Harriaren natura parkea Oiartzun,Irun eta Lesaka(Nafarroa)herrien artean kokatua dago.Beste mendi guztiak ez bezala, ez da sortu orogeniagatik, granitozko intrusio batengatik baizik.
Bertan,bisita izugarriez gozatzeko aukera dago eta horretarako natura parkea bihurtu zuten ,Errenterian dagoan Urdaburu mendiarekin batera .Honekin batera, bertan dagoen landaretza eta animalietaz gozatzeko aukera dugu.
Aiako Harriaren natural parkeak 6.913 hektareako zabalera dauka.


OIARTZUNGO MUSEOAK:
Oiartzunen bi museo daude: Musikaren Museoa eta Luberri.
Luberri fosilen museoa da eta bestea musikarena.
Musika museoa Ergoienen aurkitzen da, bidegorritik gertu. Museo honetan munduko musika tresna guztiak daude.
Luberrin fosil asko daude. Gustatzen bazaizkizu, hurbildu zaitez eta bertako arduraduna den Juanmari Beltranek informazio guztia emango dizu.



ARDITURRI MEATEGIAK:

“400 gizonek 200 urtez ez lituzkete meazulo guztiak zulatuko”.Juan Guillermo Thalacker ingeniariak argitaratu egin zuen esaldi hori,1804 ean Oiatzungo (Gipuzkoa) Arditurriko meatzeak bisitatu ostean.Adierazpen horrek bisitariari Arditurriko meategiaren tamañaz eta berezitasunez jabetzen laguntzen dio.2000 urtez baino gehiagoz,ia etengabe,ustiaturiko iberiar penintsulako meatze bakarrenetakoa izan da.
Gaur egun, bertan, interpretazio zentroa ere badago.
Sartu zaitez Arditurriko meatze handian eta sekulako esperientzia biziko duzu,denbora biziko duzu,denboran zehar bidaiatuz.

lunes, 26 de abril de 2010

AIAKO HARRIAKO ALTXORRA


ARDITURRI


Animatu zaitezte gure herritxora bisitatxo bat egitera, eta Arditurri eta Aiako Harria parke naturala bisitatzera.

Arditurriko meatzeak, Aiako Harria granitozko mendigune ikusgarriaren erdikaldean daude, Oiartzunen.

Burdin aroko gizakiek, garai batean, burdina ateratzen zuten eta , hainbat fabrika edo burniolak kokatu ziren erreken eta ubideen ertzetan bertatik ateratako burnia lantzeko.

Oiartzungo Sein familia hasi zen meatzeak ustiatzen zilarra eta beruna lortzeko. Baina Juan Guillermo Thalacker, ingeniari Alemaniarra, Carlos IV ren aginduz zertan ari ziren ikustera etorri zen.

1902tik 1904 bitartean Bilboko Chavarri Hermanos koinpainiak, Sestaoko labe garaien jabeak, lortu zuen burdina ustiatzeko makina eta trenbide bat eraiki zuten.Gaur egun, ibilbide hau Arditurriko bidegorri bihurtu da eta han ibiltzeko aukera dago.

Arditurriko esparruko jarduera 1984an amaitu zen. Behin betiko itxi aurretik, Arekolanek www.arekolan.com, Historia eta Arkeologiako azterketa eta ikerketa zentroak, prospekzio arkeologiko batzuk egin zituen.