lunes, 26 de abril de 2010

AIAKO HARRIAKO ALTXORRA


ARDITURRI


Animatu zaitezte gure herritxora bisitatxo bat egitera, eta Arditurri eta Aiako Harria parke naturala bisitatzera.

Arditurriko meatzeak, Aiako Harria granitozko mendigune ikusgarriaren erdikaldean daude, Oiartzunen.

Burdin aroko gizakiek, garai batean, burdina ateratzen zuten eta , hainbat fabrika edo burniolak kokatu ziren erreken eta ubideen ertzetan bertatik ateratako burnia lantzeko.

Oiartzungo Sein familia hasi zen meatzeak ustiatzen zilarra eta beruna lortzeko. Baina Juan Guillermo Thalacker, ingeniari Alemaniarra, Carlos IV ren aginduz zertan ari ziren ikustera etorri zen.

1902tik 1904 bitartean Bilboko Chavarri Hermanos koinpainiak, Sestaoko labe garaien jabeak, lortu zuen burdina ustiatzeko makina eta trenbide bat eraiki zuten.Gaur egun, ibilbide hau Arditurriko bidegorri bihurtu da eta han ibiltzeko aukera dago.

Arditurriko esparruko jarduera 1984an amaitu zen. Behin betiko itxi aurretik, Arekolanek www.arekolan.com, Historia eta Arkeologiako azterketa eta ikerketa zentroak, prospekzio arkeologiko batzuk egin zituen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario