viernes, 22 de octubre de 2010


2010-2011 ikasturtea hasia dugu eta hemen gaude berriro gure orri honetan lan egiteko prest. Ikasturte honetan zein irteerak edo aktibitateak egiten ditugunen berri eman nahi dizuegu.
Hasteko, irailean Txuri-Urdin izotz-jauregira joan ginen hotz pixkat pasatzeko eta patinetan hala-hola ibiltzeko (kolpe batzuk ere jaso genituen, ba)
Datorren astean Arotz-Enea barnetegira goaz astelehen, astearte eta asteazkena pasatzera gure bi tutore eta ingeleseko irakaslearekin. Oso ondo pasako dugulakoan gaude.

1 comentario:

  1. A! Irailean baita ere, Donostiako Zinemaldia dela eta, pelikula bat ikustera joan ginen: "Haurzaintzaile magikoa". Asko gustatu zitzaigun eta oso ondo pasa genuen

    ResponderEliminar