lunes, 19 de abril de 2010

KULTURA


Oiartzungo herrian, euskaraz hitz egiten da, herri euskalduna baita. Gainera Oiartzun herriak  Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN)du.
Oiartzungo festak Xanistebanak izena dute eta bost egunetan zehar izaten dira. Egun horietan jende asko egoten da. Halako egun batean, zezentxoak ekartzen dituzte eta ume asko sartzen dira.
Inauteriak ere ospatzen ditugu. Inauterietan Oiartzungo intxixuak, Aiako Harriko Kataxula kobazulitk jaisten dira. Intxixuak eta sorginak Oiartzungo izaki mitologikoak dira. Intxixuak 1989. urtean hasi ziren jaisten kataxulotik.
Sorginak hitz berezi batzuk dituzte: baga, biga, higa, boga, sega, zahi, zohi, bele, harma, tiro, pum!
Oiartzungo ohitura bat Loriartzun izenako eguna da. Bertan gauza asko saltzen dira baina izenak esaten duen bezala, gehien bat loreak eta landareak daude. Hau bidegorrian zehar egiten da.
Oiartzunen ere birziklatzeko ohitura onak ditugu eta maiatzean zehar modu berri bat jarriko digute: atez-ateko bilketa sistema. Sistema honetan kamioi bat pasako da auzo guztietatik zakarra bilduz.
Aipatu behar dugu ere Oiartzunen hiru museo ditugula: musikarena, Arditurri meategietakoak eta Luberri ikasgune geologikoa.

POPULAZIOA


Oiartzunek 9846 biztanle ditu. Biztanle hauek bailaran zehar daude banatuta hainbat auzoetan: Elizalde, Arragua, Altzibar, Iturriotz, Ergoien, Ugaldetxo, Gurutze eta Karrikan.
Elizalde auzoa handiena da eta bertan 3583 biztanle bizi dira. Arraguak berriz 1482 biztanle ditu, Altzibarrek 1430 biztanle ditu , Iturriotzek 1200 biztanle ditu , Ugaldetxok 1225 biztanle ditu , Ergoienek 908 biztanle ditu eta gainontzeko biztanleak Gurutzen eta Karrikan bizi dira.
Eta herri guztietan bezala biztanle garrantzitsuena udaletxeko alkatea da.
Oiartzunen biztanleria pixkanaka handitzen doa.