
Oiartzungo herrian, euskaraz hitz egiten da, herri euskalduna baita. Gainera Oiartzun herriak Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN)du.
Oiartzungo festak Xanistebanak izena dute eta bost egunetan zehar izaten dira. Egun horietan jende asko egoten da. Halako egun batean, zezentxoak ekartzen dituzte eta ume asko sartzen dira.
Inauteriak ere ospatzen ditugu. Inauterietan Oiartzungo intxixuak, Aiako Harriko Kataxula kobazulitk jaisten dira. Intxixuak eta sorginak Oiartzungo izaki mitologikoak dira. Intxixuak 1989. urtean hasi ziren jaisten kataxulotik.
Sorginak hitz berezi batzuk dituzte: baga, biga, higa, boga, sega, zahi, zohi, bele, harma, tiro, pum!
Oiartzungo ohitura bat Loriartzun izenako eguna da. Bertan gauza asko saltzen dira baina izenak esaten duen bezala, gehien bat loreak eta landareak daude. Hau bidegorrian zehar egiten da.
Oiartzunen ere birziklatzeko ohitura onak ditugu eta maiatzean zehar modu berri bat jarriko digute: atez-ateko bilketa sistema. Sistema honetan kamioi bat pasako da auzo guztietatik zakarra bilduz.
Aipatu behar dugu ere Oiartzunen hiru museo ditugula: musikarena, Arditurri meategietakoak eta Luberri ikasgune geologikoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario