lunes, 3 de mayo de 2010

AIAKO HARRIA PARKE NATURALA








AIAKO HARRIA PARKE NATURALA

Aiako Harria ibilbidea PR – GI ibilbidearen zatia da . Gutxi gorabera 10 km dauzka . Ibilbide luzea eta ederra da .Mendizale trebeek gozatzeko aukera izango dute.
Aiako Harria granitozko mendilerroa osatzen duten hiru gailurrek osatzen dute . Eremu honetako natur aberastasunek ibiltaria zorabiatu egingo dute . Gipuzkoako nahiz Nafarroako lurrak zeharkatu beharko dira .


Euskadi osoko granitozko multzo bakarra den hau bere erraz konkista daiteke eta gailur bereziaren gainean kokatuta gaudenean Oarsoaldea, Bidasoaldea, Iparraldeko hainbat lurralde, Nafarrokoak ere eta Bizkairainoko lurraldeak ikus ditzazkegu. Mendi honek hiru konkor modukoak ditu, hiru gailur nagusiak: Hirumugarrieta ( 808 metro ), Txurrumurrru ( 827 metro ) eta Erroilbide ( 829 metro ) .



Jada erromatarrek , Aiako Harriako granitozko mendilerroko barrualdea arakatu zuten zilarraren eta burdinaren bila. Tarteka egon dira haiek sortutako meategiak martxan baina 1995 geroztik parke naturalaren eremuan dago eta bisita gidatuen bitartez ezagutu ditzazkegu