
2010-2011 ikasturtea hasia dugu eta hemen gaude berriro gure orri honetan lan egiteko prest. Ikasturte honetan zein irteerak edo aktibitateak egiten ditugunen berri eman nahi dizuegu.
Hasteko, irailean Txuri-Urdin izotz-jauregira joan ginen hotz pixkat pasatzeko eta patinetan hala-hola ibiltzeko (kolpe batzuk ere jaso genituen, ba)
Datorren astean Arotz-Enea barnetegira goaz astelehen, astearte eta asteazkena pasatzera gure bi tutore eta ingeleseko irakaslearekin. Oso ondo pasako dugulakoan gaude.
A! Irailean baita ere, Donostiako Zinemaldia dela eta, pelikula bat ikustera joan ginen: "Haurzaintzaile magikoa". Asko gustatu zitzaigun eta oso ondo pasa genuen
ResponderEliminar